KSS-k autoetarako bonba hidraulikoak ekoizten ditu gaur egun eta 130 langile ditu Orkoienen. Los Arcos eta Ororbian ere lantokiak ditu enpresa japoniarrak. Azken honetan lan hitzarmena sinatu berri dute langileek zuzendaritzarekin, 2021.urtetik aurrera ekoizpen linea berria zabaldu eta lan taldea handitzeko konpromezuarekin.