Aurtengoa 12. edizioa izango da. Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean, gaurtik ostegunera, 19:00etan, umorea, hitza, musika eta zinema batuko dituen jarduera bat ikusi eta entzungo dute ikasle, irakasle eta bisitariek, doan.
Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen 'Bakean dagoena bakean utzi' bakarrizketa saioarekin abiatuko da astea, gaur, euskara, umorea eta generoa uztartuz. Bihar Castillo Suarez, Asier Serrano eta Antxon Sarasua izanen dira Kaldereria karrikako aretoan, 'Zerua berun' ikuskizuna eskaintzen.
Ostegunean Iratxe Fresneda zinemagileak 'Lurralde hotzak' filma aurre-estreinatuko du Iruñean; eta, astea amaitzeko, Borja Ariztimuñool 'Euskararen jatorria: historia eta istorioak' mintzaldia eskainiko du.