'Arrastoak, oholtzarako pausoak' goiburuarekin gaur bertso saio feminista izanen da Barañaingo Gaztetxean. Sei bertsolari ariko dira kantuan: Joana Ziganda, Alazne Untxalo, Sarai Robles, Saioa Alkaiza, Irati Majuelo eta Idoia Granizo. 19:30etan hasiko da saioa, Harana etorbidean dagoen Barañaingo Gaztetxean.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.
Bazkidetu zaitez!