Bertso-Pikoteoa gaur Burlatan

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 30a, 10:39

Larunbat arratsaldeko plan ezin hobea prestatu dute Burlatako kultur etxean. Jon Maia, Maialen Lujanbio, Alaia Martin eta Aimar Karrika bertsolarien emanaldia, pintxo eta ardoarekin uztartuta. Bertso pikoteo berezia, asteburu arratsaldean bertsolarien doinak entzun eta bitartean pintxoak daztatu eta Nafarroako ardoarekin gozatzeko.

170 pertsonendako lekua izanen da Burlatako Kultur Etxean, sarrerak 5 eurotan izanen dira salgai, kultur etxeko txarteldegian edo ta burlada.es web gunean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!