Estitxu Arroyok bere gorputzarekin egin du lan. Lau pieza eszeniko osatu ditu. Bere gorputza biluztu eta lanaren muin bilakatu du. Marisa Mantxolak ere gorputzak izan ditu oinarri. 70 pertsonaren irudiak hartu eta eurekin jolas egin du. Irudiak eta marrazkiak sortu ditu gorputz horien silueten bidez. Amaia Graciak ere gorputza izan du hausnarketarako gai. Eta gorputzak eskatzen dion mugimendua irudikatu du zintzilikatutako zintzilikarioen bidez. Andrea Ganuza Kolonbian izan da. Herritarrekin elkartu, elkarrizketak egin eta marraztu zezaten iradokitzen zien. Horiekin sortutako lanak ekarri ditu Uharteko Arte Garaikidearen zentrora. Xabier Erkiziaren lana soinu-lana da. Soinuak izan ditu ardatz eta ikus-entzunezko lana jarri du ikusgai eta entzungai.
Maiatzaren 5a arte izanen dira lan horiek, zazpi proiektu horiek gozagarri Uharteko Arte Garaikidearen Zentroan.