Stockholmeko Parlamentuaren aurrean protesta egiten du ostiralero Greta Thunberg gazteak. Duela gutxi, Bruselan izan da, baita Davosen eta Poloniako Katowice hiriko COP24 klima-arloko goi bileran ere. Emakumearen Nazioarteko Egunean, martxoaren 8an, Suediako urteko emakume izendatu zuten.