Greba feminista

Martxoaren 8ko Iruñerriko mobilizazioak

Gauerdiko manifestazioarekin abiatuko da greba feminista. Nabarreriatik 'Kaleak eta gauak gureak dira' lelopean.

Gauerdian abiatuko da greba feminista Iruñean, Alde Zaharretik kalejira eginez. 8:30ean piketeak antolatu dituzte, Nabarreriatik. Misericordian elkartuko dira ondoren.

12:00etan elkarretaratzeak antolatu ditu mugimendu feministak Iruñea, Antsoain, Arrosadian, Atarrabian, Azpilagainan, Barañain, Berriozar, Burlata, Donibane, Errotxapea, Iturrama, Mendillorri, Sanduzelai, Txantrea, Uharte eta Zizur Nagusian. 

Arratsaldeko mobilizazio nagusi bat antolatu dute. Golem zimetatik irtengo da manifestazioa, 19:00etan. Iruñerriko auzo eta herrietatik zutabeak irtengo dira.