6:30etatik 9:30etara; 13:00etatik 15:30etara eta 17:00etatik 20:30etara da jende gehien mugitzen den tartea villavesan. Ordu horietan zerbitzuaren %60 ariko da martxan. Gainerako orduetan %40an ariko dira lanean villavesak. Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, villavesek ere lanuzteak eginen dituzte eta hortaz zerbitzu minimoekin ariko dira.