Irrintzi plaza 2019-03-05

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 5a, 18:36

 Martxelo Diazen berri onarekin hasi gara. Lesbosetik iritsi berri den Idoia Moreno Medicos Sin Fronteras elkarteko erizaina izan da plazan ondoren. Moria gunean bizi izan duen “infernuaz” aritu gara berarekin. Bakane Atxukarro ostiralera begira jarri da, eta Emakumeen Nazioarteko Eguna zergatik ospatzen dugun azaldu digu. Bilboko berriak jaso ditugu Ane Zabalari esker.

Mikel Nabarro ere izan da plazan. Eskiaz aritu gara, Manex Salsamendi eskiatzailearekin. Drogen legalizazioaz aritu gara ondoren Hegoak elkarteko Eider Jaimerekin. Irrintzilaria: Ekaitz Goikoetxea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!