Villavesen greba gaur arratsaldeko zazpietatik aurrera

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 21a, 07:39

%40 gutxiengo zerbitzuak ezarri ditu Iruñerriko Mankomunitateak gaur arratsaldeko lanuzteetarako. Arratsaldeko 19.00 etatik 23.00 etara deitua dago greba, TCC enpresak eta gutxiengoa diren UGT eta CCOO-k sinatu duten lan akordioaren kontra. Pasa den astean hasi ziren protestak, “lana prekarizatzen duen hitzarmen” honen kontra. Lanuzteen ondorioz, geltoki bakoitzeko itxaronaldiak 5 eta 20 minutuz luza daitezke. 22.00 etatik aurrera, gaueko ordutegian sartuta, ohiko zerbitzu arrunta izanen da linea guztietan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!