UGT-k eta CCOO-K prekarietateari ateak zabaldu dizkietela salatzen dute gehiengoa duten beste hiru sindikatuek: jasotzen du akordioak besteak beste, langileei lanorduen %80 hartuko zaiela kontuan kontratuetan, alegia, lan egiten duten %80 baino ez dute kotizatuko eta hori bera da soldatan jasoko dutena ere. Asteburuetan ere ezin izanen dute jai egunik izan, hamarretik asteburu bat libratuko dute. Udan eta sanferminetan ere oso mugatua izanen dute jai egunak hartzeko aukera.
520 langileri eragiten die villavesetan erdietsi berri den akordio horrek. Kontzesioa azaroan amaituko zaie eta beldur horrekin edozer sinatzera bultzatu dituzte langileak. Desinformazio erabatekoa dagoela salatu dute ELAk, LABek eta Uttek. Comisiones Obreras eta UGTk erabili duten arraozietako bat izan da, erdietsitako hitzarmenaren bidez lanpostuak sortuko direla. Hori ez dela egia diote gainerako hiruek. Gogorarazi dute 2015ean 33.000 aparteko ordu egiten zirela eta iaz 14.000 izan zirela. Murrizketa hori erdietsi dute sindikatuak salatu egin dutelako egoera. Iruñerriko Mankomunitateari eskatu diote egoera honen aurrean esku hartu eta prekarietateari atea isteko.