Osasun etxe berria izanen du Zizur Nagusiak

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 13a, 07:50

Ardoi-n eraikiko da eta Zizurko alde zaharreko zein auzo berri honetako bizilagunei zerbitzua emanen die. 2020an hasiko dira eraikitze lanak eta 2021rako zabalik espero da. Egun osasun etxe bakarra du Zizur Nagusiak ia 15mila biztanleendako. Eraikin berri honekin, hazkundean den Ardoi auzoa zerbitzuz hornitu nahi da.

Zizur Nagusiko udal batzak aho batez onartu zuen Ardoi auzoko lur sail bat Nafarroako Gobernuari uztea bertan osasun etxe berria eraikitzeko. 825m kuadroko eremua da, Errotaxar eta Botxoko kaleen artean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!