Lan baldintzak "prekarizatzen" dituen akordioa erdietsi dute CCOO eta UGTk TCC enpresarekin

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 8a, 13:41

Prekarietateari ateak zabaldu dizkietela salatu dute gaur gehiengoa duten beste hiru sindikatu horiek: jasotzen du akordioak besteak beste, langileei lanorduen %80 hartuko zaiela kontuan kontratuetan, alegia, lan egiten duten %80 baino ez dute kotizatuko eta hori bera da soldatan jasoko dutena ere. 

TCC enpresak, Comisiones Obreras sindikatuak eta UGTk hitzarmena sinatu dute Villavesetako langileei eragiten diena.

Gutxiengoa dute bi sindikatu horiek: 13 ordezkarietatik 5 dituzte. Hala ere, akordioa erdietsi dute. Akordio horrek, gutxiengoan izanda, eremu konkretu bati baino ez lioke eragin behar, baina erdietsi dutenak lan baldintza orokorrei egiten die kalte ELA, LAB eta Utte sindikatuen esanetan.

Prekarietateari ateak zabaldu dizkietela salatu dute gaur gehiengoa duten beste hiru sindikatu horiek: jasotzen du akordioak besteak beste, langileei lanorduen %80 hartuko zaiela kontuan kontratuetan, alegia, lan egiten duten %80 baino ez dute kotizatuko eta hori bera da soldatan jasoko dutena ere. Asteburuetan ere ezin izanen dute jai egunik izan, hamarretik asteburu bat libratuko dute. Udan eta sanferminetan ere oso mugatua izanen dute jai egunak hartzeko aukera. 

520 langileri eragiten die villavesetan erdietsi berri den akordio horrek. Kontzesioa azaroan amaituko zaie eta beldur horrekin edozer sinatzera bultzatu dituzte langileak. Desinformazio erabatekoa dagoela salatu dute ELAk, LABek eta Uttek. Comisiones Obreras eta UGTk erabili duten arraozietako bat izan da, erdietsitako hitzarmenaren bidez lanpostuak sortuko direla. Hori ez dela egia diote gainerako hiruek. Gogorarazi dute 2015ean 33.000 aparteko ordu egiten zirela eta iaz 14.000 izan zirela. Murrizketa hori erdietsi dute sindikatuak salatu egin dutelako egoera. 

Iruñerriko Mankomunitateari eskatu diote egoera honen aurrean esku hartu eta prekarietateari atea isteko. Bien bitartean mobilizazioak iragarri dituzte datorren astetik hasita. Otsailaren 12an asteartearekin elkaretaratzea eginen dute UGT eta CCOOren egoitzaren parean. Ostegunean lau orduko lanuztea eginen dute, eguerdiko hamabietatik arratsaldeko lauk bitartean eta gauzak konpondu ezean mobilizazio gehiago iragarriko dituztela nabarmendu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!