Uholde arriskuagatik alertan dira Iruñea, Atarrabia eta Burlata

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 23a, 17:18

Argazkia: @PamplonaIrunaPM

Arga ibaiko zaldainak itxi dituzte. Autoak ibai bazterretatik kentzeko eskatu dute.

Azken orduko euritearen eraginez gainezka egin du Arga ibaiak. Argaren ur emaria 200 metro kubokoa izatera iritsi da. Uholdeak gertateko arriskuagatik alertan dira Arga ibaiaren arroko herriak. Caparroso errotako bidean, Natacion klubean eta Goñi lursailetik autoak kentzeko eskatu dute.

Arakil eta Bidasoa ibaiek ere gainezka egin dute. Bi errepide moztu behar izan dituzte: Sakanako NA-2410 errepidea 13 kilometrotik eta Igantziko Bentak eta Etxalarko Benten arteko errepidea uholde arriskuagaik.

Ultzama eta Larraun ibaiak alerta aurreko egoeran daude. Dena den, Larraintzargo Patxi Larraintzar eskolako haurrak etxera bidali dituzte uholde arriskuagatik 10:00etan. Gainezka egin du Ultzama ibaiak, eta errepidea moztu dute Larraintzar eta Iraizotz artean eguerdian.

 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!