Irrintzi plaza 2019-01-22

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 22a, 18:47

Urtarrilaren 26an Bertso Eguna eginen da Barañainen. Bertso eskola izango du gai arratsaldeko emanaldiak. Goizean ere izango da zer egina. Jon Agirresarobe egitasmoaren sustatzailearekin mintzatu gara Irrintzi Plazan. Bakarne Atxukarrok Maria Labaien sagardogilearen berri eman digu. Ipar Euskal Herriko berriak gerturatu dizkigu Mediabask agerkariko Goizeder Tabernak. Txandala jarri eta monozikloan aritu gara Mikel Navarro eta Ekhi Congil monoziklistarekin. Txikiak Handi proiektuko arduradun Unai Arellanorekin Euskaltzaindiaren Jagon jardunaldien inguruan aritu gara. Irrintzilaria: Josu Jimenez Maia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!