Rosa Luxenburg: "Enterra itzazue, zapalduok, zeuen arteko liskarrak"

Erabiltzailearen aurpegia Josu Jimenez Maia 2019ko urt. 22a, 18:45

1919ko urtarrilean Rosa Luxemburg iraultzailea hil zuten, Berlinen. Hiltzaileek fusilarekin
kolpeka burua hautsi eta kanal baten uretara bota zuten gorpua. Bidean zapata bat galdu
zuen. Esku ezezagun batek zapata hori jaso zuen lokatzetik. Egunero-egunero, esku
ezezagun batek bandera hori jasotzen du lokatzetik, zapata jaso zen gisa berean.
Eduardo Galeano idazle uruguaiarrak idatzia da, eta nik euskarara ekarri dut Euskalerria
Irratiko entzuleek Rosa Luxenburg gogora dezaten haren hilketaren mendeurrenean.

Lorea Agirrek euskaraz idatzitako Rosa Luxenburgen biografia begien aurrean daukat,
baita berriki argitaratua bertze liburu bat ere: Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti.
Liburu hau etzi aurkeztuko da Karrikirin, 7,30etan, eta bertan egonen da Amaia Lasa,
liburuaren itzultzailea. Rosa Luxenbungek berak espetxetik igorritako eskutitz bilduma
euskaratu zuen Amaia Lasa getariarrak frantsesetik, non eta Nikaragua sandinistan, duela
berrogei urte; orain, Katakrak-en ekimenari esker, liburu bihurturik.

Rosa Luxenburgentzako epitafioa idatzi zuen Bertold Brechtek, eta Joseba Sarrionandiak
ekarri zuen euskarara, eta honekin nahi dut bukatu nire kolaborazioa:

Hemen datza ehortzirik
Rosa Luxenburg.
Poloniako judua, Alemaniako
langileen buruzagia.
Alemaniako zapaltzaileen
enkarguz, hila.
Enterra itzazue, zapalduok,
zeuen arteko liskarrak!

Ehun urte igarota ere, Rosa Luxenburgen mezua, argia bezain garbia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!