Blanca Esther Marquesi omenaldia, bere hilketaren bigarren urteurrenean

Blanca Esther Marquesi omenaldia, bere hilketaren bigarren urteurrenean

Duela bi urte hil zuen senarrak Blanca Esther Marques. Hark onartu zuen hilketa eta ondoren Arga ibaira gorpua bota izana. Egun zenbaiten ondoren aurkitu zuten hilotza. Burlatan eginen diote gaur omenaldia. 

Blanca Esther Marques gogoratuko dute gaur Burlatan. Duela bi urte hil zuen haren senarrak, Francisco Javier Nieto Jimenezek. Berak hala onartuta hil eta haren gorpua Arga ibaira bota zuen. Handik egun batzuetara aurkitu zuten hilatza errekan. Burlatako Udalak emakumearen senideei babesa eta elkartasuna adierazteko eguna antolatu dute gaur. "Biktima batez baino emakume batez hitz egin nahi dugu gaur. Momentu eta bizipen ugari bizi zuen emakumea izan zen Blanca Esther Marques", azaldu du ohar batean Burlatako Udalak. 

Asko dago egiteke berdintasuna lortze bidean baina Burlatako Udalak erabateko konpromisoa duela berretsi du. 

Espetxean da hiltzailea

Ministerio Publikoak 22 urteko espetxe zigorra eskatu zuen Francisco Javier Nieto Jimenezentzat eta akusazio partikularrak 25 urteko zigorra. Azkenik 18 urteko zigorra ezarri zioten Blanca Esther Maruquesen hiltzaileari.