Gimnastika Erritmikoak Arena pabilioia bete zuen asteburuan

Euskalerria Irratia 2018ko abe. 19a, 19:41

Alaia junior taldeko gimnastak izan ziren nafarren artean emaitza onenak lortu zituztenak Espainiako Gimnastika Erritmikoko Txapelketa honetan.

Estatu osotik etorritako 1000 gimnasta aritu ziren joan den asteburuan Navarra Arenan ospatutako txapelketan. 104 klub bildu ziren bertan, horietako 5 nafarrak. Duela 13 urte ospatu zen azken aldiz txapelketa honen finala Iruñean, Anaitasunan, zehazki.

Aurten Alaia junior taldeko gimnastak izan ziren nafarren artean emaitza onenak lortu zituztenak Espainiako Gimnastika Erritmikoko Txapelketa honetan. Aintzane Olaizola eta Naroa Idoate gazteak talde honetako kideak dira eta haiek azaldu digute ‘Kirol Txiki, esfortzu handi’ tartean, nola joan zen topaketa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!