Euskal kazetaritza eta euskaltegiak gerturatu ditugu beste behin. Baina gu izan gara mugitu garenak oraingoan. Iruñeko AEKko Iruñezar euskaltegitik egin dugu Irrintzi Plaza. Ederki ongi hartu gaituzte gainera, pastak eta guzti!
#30Urte, eta gurekin ospatu nahi izatea ohorea. Zorionak! pic.twitter.com/RQxC5CY4Nk
— irunerriko aek (@irunerrikoaek) 12 de diciembre de 2018
Iruñezar euskaltegiko Jabi Tejedor eta Nafarroako AEKko arduradun Xabi Gartziarekin AEKz eta egungo egoeraz aritu gara solastean. Gero eta gertuago dugu 21. Korrika. Asier Biurrun Nafarroako Korrikako koordinatzaileak datorren edizioaren xehetasun guztiak eman dizkigu.
@fm983irratia Iruñezar @AEK_eus euskaltegitik ari da zuzenean, plazer bat! #KORRIKA solasgai eta bestelakoak #klika pic.twitter.com/ioB6IDKiMf
— Xgartzia (@Xgartzia) 12 de diciembre de 2018
Atzera begira ere jarri gara. AEKko beteranoen tertulia osatu dugu horretarako. Anatxo Manzanos, Alixi Urrestarazu eta Jabi Tejedor aritu dira Reyes Ilintxetarekin batera beraien hasierako uneen eta anekdoteen inguruan solasean.
@euskaltegia-ko beteranoak orain Irrintzi Plazan. @irunerrikoaek-tik zuzenean!! pic.twitter.com/9OVOzhcKZD
— Euskalerria Irratia (@fm983irratia) 12 de diciembre de 2018
Euskal kazetaritza euskaltegietara gerturatzeko, Urko Aristi kazetaria gonbidatu dugu saiora. Haren ibilbideaz aritu da hizketan.
@uaristi euskara eta kazetaritzari buruz #IrrintziPlaza-n! pic.twitter.com/T4z81ZqwDm
— Euskalerria Irratia (@fm983irratia) 12 de diciembre de 2018
Zuzeneko musikarekin osatu dugu saioa. Alberto Arteta saxofoi jotzailea eta Javier Lopez Jaso akordeoilaria izan dira saioari soinu banda jarri diotenak.
Alberto Artetak eta Javier Lopez Jasok zuzeneko musika ekarri digute gaurko saio berezi honetara. AEKko Iruñezar euskaltegitik zuzenean! pic.twitter.com/sSpMxR9SYH
— Euskalerria Irratia (@fm983irratia) 12 de diciembre de 2018
Ikasleei ere eman nahi izan diegu hitza. Alacanteko Cesar, Italiako Paola eta Martzillako Martaren bizipenak ezagutu ditugu. Amaitzeko, irrintzi mirrintzi lehiaketa ere egin dugu, eta sari bat edo beste eskuratu dute. Zorionak!
Paola,Cesar eta Marta,Italia,Alacant eta Marzilla hurrenez hurren.
— irunerriko aek (@irunerrikoaek) 12 de diciembre de 2018
Ikasleen tartea #IrrintziPlaza.n
Bikain @fm983irratia.ko mikrofonoen aurrean.
Biba zuek! pic.twitter.com/9NcaqnoIZj