'Udare erraldoiaren istorio sinestezina', zineman ikusgai

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 26a, 20:02

Haurrentzako filme hau euskaraz jarri dute ikusgai Morea zinema tokietan, 16.30ean. 

Sebastián elefantea eta haren lagun onena, Micho, Villasolen bizi dira, kostaldeko herrixka atsegin eta pintoresko batean. Guztiak zoriontsu bizi dira Villasol aldean. Baina, egun batez, haien alkate estimatua, JB, desagertu egingo da! Halako arratsalde batean, Michok botila bat arrantzatuko du. Barruan zer, eta JBren mezu bat, esanez Uharte Misteriotsuan hondoratuta dagoela. Bere bila joateko eskatzen die JBk mezuan. Botilaren barruan, hazi bat ere aurkituko dute, eta, gauetik goizera, udare erraldoi bilakatuko da! Itsasontzi bat egingo dute udarearekin, eta bertan abiatuko dira Sebastián, Micho eta haien kamarada, Glukosa irakaslea. Eta halaxe ekingo diote abenturari, pirata arriskutsuekin, itsas herensuge batekin eta fantasma zinez bitxiekin. Ausartjokatu beharko dute, eta ezertxok ere ez ditu geratuko bi lagunak. Erabakia hartuta daukate: Uharte Misteriotsuaren bila abiatuko dira, eta eurekin ekarriko dute JB etxera bueltan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!