Irrintzi plaza 2018-11-20

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 20a, 18:44

Iruñeko Planetarioko izarrak, opera, kirola eta txioak gaurko saioan.

Martxelo Diazen berri onarekin hasi gara. Iruñeko Planetarioak 25 urte beteko ditu astelehenean, horretaz eta antolatu dituzten ekitaldiez hitz egin dugu Miren Karmele Gomezekin. Bakarne Atxukarro Ainhoa Artetaz mintzatu zaigu. Info7 irratiko Maite Bidartek Donostiako kronika pasa digu. Mikel Nabarrorekin kirolaz aritu gara, gaurkoan emakume kirolariei atal berezia eskainiz. Gaur egiten ari diren txiotesia egitasmoarekin amaitu dugu saioa. Irrintzilaria: Lur Albizu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!