Zabaldu zizkiguten ateak

Erabiltzailearen aurpegia

Gorputz grafiak ekarri ditu Emaginek Condestablera. Erakusketa, hitzaldiak, tailerrak, mahainguruak... Feminismotik feminismora, feminismoetatik eraikia. Gorputzetatik, kolektiboa izan den eta den historia batetik. Etorkizunera begira, baina memoriaz.

Gu ez garelako honaino bakarrik iritsi. Feminismoak badituelako bere istorioak eta historiak, herri hau eraiki dutenak eta eraikitzen jarraituko dutenak. Bidea ireki zuten batzuek, zabaldu zizkiguten ateak, bihotzak, gorputzak, espazioak.

Eskaini digute aniztasuna, probokazioa, desberdinekiko aitortza, enpatia, umorea, dantza eta ileordeak. Eskaini dizkigute borrokak, askapena. Forma eta modu desberdinetan igual, baina bideari jarraituko diogu. Eta ederra da mugimendu feminista nola dagoen saretua, antolatua eta borrokan jarraitzeko prest.