EZ izan horrelakoa. EZ zaitez gauez atera. EZ edan. EZ erre. EZ ibili mutil horrekin. EZ ibili neska horiekin. EZ ikasi aurreko egunean. EZ dantzatu horrela. EZ entzun musika hori. EZ egin hori ilean. EZ egin hori zurea zalean. EZ jarri txandalik. EZ egin horrelako argazkirik. EZ erosi kamiseta motz hori. EZ jantzi gona motzik. EZ joan manifa horretara. EZ ibili parke horretatik hurbil. EZ sartu gauean hora. EZ esan horrelakorik hauen aurrean. EZ erantzun horrela. EZ utzi horrela zure logela. EZ eseri horrela. EZ iritsi beranduegi. EZ jan horrela. EZ pentsatu horrela. EZ izan horrelakoa.
Baina, EZ zaitez tuntuna izan, ezta zozoa ere. EZ utzi “guapa” jartzeari, EZ hanka sartu inon eta EZ ezazu inor probokatu. EZ disfrutatu gehiegi baina, EZ izan bakartia. EZ izan itsusia. EZ potoldu. EZ izan aspergarria.
Arazoa
EZ da egiten duzun hori,
EZ da duzun hori,
EZ da pentsatzen duzun hori,
Arazoa zu zara… …Irtenbidea?
Ere bai.