1988ko abuztuaren 14an Ondarroako Gaztetxean eskaini zuten lehenengo kontzertutik 30 urte igaro dira. Heavy Metala Euskaraz jorratzea izan da Su Ta Gar-ek egin duen ekarpenik haundiena. Horrek, beraien maila musikalak eta mezuak hasieratik eman zien arrakasta, gaur egun, Euskal Herriarentzat musika talde bat baino askoz gehiago izatera heldu direlarik. 11 estudioko lan eta 1.000 kontzertutik gora bizkarrean dituztela, oraingoan 30. urtemuga ospakizun bira eskaintzera datoz.