Iruñeko udaletxe plazatik egin dugu gaurko Irrintzi Plaza saioa. Irratiaren 30. urteurrena ospatzen jarraitzen dugu, eta gaurkoan atzera begira irratiko esatari ohi Kike Diez de Ulzurrun eta Txari Eletarekin jarri gara.
Prisziliano kazetari eta kolaboratzaile bitxiak irrati entzule zenbaiten istoria harrigarriak ekarri dizkigu. Nafarroako tokiko irratien arteko kolaborazioa ezinbestekoa da irrati txikientzat, gaiaz aritu gara solasean Aralar irratiko Martin Juanena, Irati Irratiko Eneko Villegas eta Karrape irratiko Unai Zabaletarekin.
Gainera, Goienerreko Maria Arretxe eta Xabier Lozano, Bertsozale elkarteko Ander Perez eta Internazionalistak auzolanean elkarteko Txuri Ollo ere izan ditugu gurekin.