Euskal Irristaketa Federazioak Emakumezkoen Patin Hockey 1. Iparralde Liga sortu du eta bi talde nafar eratu dira bertan parte hartzeko. Alde batetik ‘Denok Bat’ izena daraman taldean hainbat klub bateratu dira, eta bestetik, Iruña eta Arrotxapea klubek beste bat osatu dute.
Orain arte partidu bat egin da (CD. Aurrera 4-Denok Bat 1) eta heldu den igandean Sorian jokatuko da hurrengoa (Laguna Negra, Arrotxapea-Iruñaren aurka)
Denok Bat talde berriaren aurkezpenaz hitz egin dugu gaurko saioan. Ainhoa Legaz gazteak 15 urte ditu, Nafarroan San Fermin Ikastolako taldearekin jokatzen du, eta liga berri honetan Denok Bat taldearekin. Bera izan da Mikel Nabarroren solaskidea ‘Kirol txiki, esfortzu handi’Irrintzi Plazako kirol saioan.
Honetaz gain Mikel Nabarrok informazio gehiago ekarri digu:
Pilotan gure kirolariek lan bikaina egin zuten Bartzelonan izandako Munduko Txapelketetan. Zoritxarrez pasa zen astean elkarrizkatzen genuen Haizea Zamora eta azkenik laugarrenak izan ziren trinketeko gomazko paletan partida hunkigarriak protagonizatuz. Guztira Espainiako eta Frantziako Selekzioen urrezko domina berdinak lortu zituzten. Hain zuzen ere, 5. Hala ere, frantziarrek hiru zilarrezko domina eta brontzezko domina bat gehiago irabazi zitutenez, Munduko Txapelketa irabazi zuten. Dena den, tartetxo honetan kontatu dugun moduan nafarrak protagonistak izan dira, batez ere frontoiko esku pilotan eta zoriontzen ditugu hemendik.
Banakako kiroletan, alde batetik, Mikel Azcona automobilismoan, eta bestetik, Jaione Ekisoain judoan, protagonistak
Azkoiengo pilotua Europako Turismoen Txapeldun izendatu da, kategoria edo modalitate berria da eta gurea azkarrena izan da Cupra bat gidatuz.
Jaione Ekisoain bere partez Europako Txapelketa baten podiumera itzuli da, hain zuzen ere joan zen astebururan Malagan izandako Senior kategoriako Europako Kopan. Hirugarren izan zen gure judoka zilarrezko domina irabaziz.
Emakumeen taldekako lehiaketei begira,
SASKIBALOIAN Ardoiko neskak garaipeneran bidean mantentzen dira
Coruñako Maristas 50 Osés ConstrucciónArdoi 62. 3 partiduak irabazi dituztenez liderrak dira Celtarekin batera.
ESKUBALOIAN bi garaipen eta porrot bat izan genuen
Gurpea Beti-Onak24 Lanzarote Puerto Del Carmen 27
Lagunak 26 Schär Zaragoza 25
Loyola Eskubaloia 31 Loizaga Castro-Urdiales 20
Barañaindarrak zazpigarrenak dira, puntu batera dago Gurpea Beti Onak, eta bira Loyola.
ZELAIKO FUTBOLEAN gure ordezkariek bi garaipen eta porrot bat protagonizatu zituzten ere bai.
Oliver 0 Osasuna 2 (Sailkapeneko laugarrenak dira, lehendabiziko laurek 16 punturekin)
Mulier 4 Bizkerre 1 (Jaisteko postuetatik kanpo, 6 punturekin)
Berriozar 0 Athletic Club B 3 (Jaisteko postuetatik kanpo, 6 punturekin ere bai).
ARETO FUTBOLEAN jardunaldi txarra guztientzat
Santurtzi 1 Txantrea 0 (5. bederatzi punturekin)
Orvina 2 Bilbo 9 (7. bost puntu gutxiagorekin)
Ourense “B” 3 Mutilvera 0 (aurreazkena, punturik lortu gabe)
ERRUGBIAN galdu gabe mantentzen da La Unica
La Única Rugby Taldea 57 R.C. Rioja 21 (3.ak, Bilbok eta Getxok ez dute galdu ezta).
IZOTZ-HOCKEYEAN Uhartek liderraren indarra sufritu zuen,
Uharte Izotz Kluba0 Majadahonda 16
AGENDA
AIZKORA
Igandean 12:00etan Labrit Pilotalekuan. Aukera izugarria aspalditik antolatzen ez delako Iruñean.
WATERPOLOA
Waterpolo 98 02 DOS HERMANASen kontra larunbatean seietan Nafarroako Unibertsitateko Kiroldegian. Igandean, Navarra Televisionen. (Lehenengo jardunaldian, Waterpolo Marbella 6 WP 98 02 6).