Iruñerriko Mankomunitatearen 2019ko aurrekontuak onartu dituzte

Euskalerria Irratia 2018ko urr. 18a, 19:51

> 108 milioi euroko aurrekontua izango du mankomunitateak 2019an. 

> Ur eta hondakin tasak garestiagoak izango dira.

 

Iruñerriko Mankomunitateak badu datorren urterako aurrekontua: 108 milioi euro. Gaur onartu dute. Baiezko 30 boto lortu ditu eta ezezko 20 (UPN, PSN, IE eta Aranzadi).

Nasuvinsak Imarkoinen dituen lursailak erosteko 9,7 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du aurrekontuak. Hondakinen tratamendurako planta berria egin nahi dute bertan. Ur eta hondakinen bilketa tasa igoko dira datorren urtetik aurrera. Ura %1,9 garestiagoa izango da (KPIaren azpitik), eta hondakin-tasa %7,9 igoko da, isurketa zergaren ondorioz.

Uraren prezioaren igoerak UPNren ezezkoa jaso du soilik. Hondakin-tasaren igoera EH Bildu, Geroa Bai, Elkarrekin eta independenteen baiezko botoa jaso du. UPN, PSN, IE eta Aranzadi alderdiek ezezko bozka eman dute. 

Bi urtez izoztuta izan ondoren, iaz ere igo zuten uraren eta hondakin-tasaren prezioa. %0,6 bi kasuetan.

Garraioan, antzera

Taxien tarifari dagokionez, bidaiako gutxieneko 4,20 euroen desagerpena ekarriko dute aurrekontu berriek. 

Villavesen tarifak prezio berean jarraituko du laugarren urtez. Gaueko zerbitzuan, baina, tarifa sozialak murriztuko dira. Goizeko villavesen prezio berean erabiliko dute gauekoa B, C eta F tarifadunek. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!