Argako pasealekua itxiko dute bihartik ostiralera, Amaya kiroldegia eta Burlata artean

Baranda aldatuko du egun horietan Iruñeko Udalak. 

 

Arga ibaiko pasealekuko 100 metro baranda aldatuko ditu Iruñeko Udalak Amaya kiroldegia eta Burlata artean. Bihar hasiko dituzte lanak, eta ostiralera arte iraungo dute. Bitartean itxita egongo da pasealekua tarte horretan, 8:00etatik 14:30era.