Bi lagun tiroz hil dira Orkoienen gaur goizean Nafarroako Gobernuak baieztatu duenez. 11:36ean jaso du SOS Nafarroak lehen deia eta berehala mugiarazi ditu talde medikoa eta foruzaingoa. Tiroketa zergatik sortu den ikertzen hasi direla adierazi dute Nafar Gobernuko iturriek.
Lehenengo informazioen arabera Orkoiengo bizilagun batek beste bat haren etxean tiroz hil du eta gero bere buruaz beste egin du.
Informazio gehiagorik ez da zabaldu, momentuz.