Urriaren 12an herri kiroletako erronka eginen da Antsoain eta Txantrearen artean

Euskalerria Irratia 2018ko urr. 9a, 19:17

Antsoaingo Saioa Zurbano eta Maite Calvo, Txantreako  June Etxeberria eta Andrea Sanzen aurka arituko dira igerian, lasterrean eta fardo altxaketan, bertako Herri Kiroletako taldeek antolatutako desafioan. 

Eguerdiko 12.00etan emanen diote hasiera desafioari. Lehenbizi 1000 metro eginen dute igerian Argan Alemanesetako zubitik Arrotxapeko presaraino. Ondoren lasterrean joanen dira Arriurdineta Plazan kokatua dagoen Kaskallueta elkartearen egoitzaraino eta amaitzeko fardo 40 altxaldi eginen dituzte. Gurekin Saioa Zurbano antsoaindarra eta June Ettxeberria txamntearrak izan ditugu.

Honetaz gain, Kirol Txiki, Esfortzu Handi! saioan Mikel Nabarrok adierazi digu asteburu arrakastatsua izan dela berriro talde nafarrentzat.

Saskibaloian Ardoi Fundazioa irabazten estreinatu zen 2. mailako ligan eta gainera, etxetik kanpo. Hain zuzen ere nafarrek Lima Horta Basket irabazi zuten hirurogeita bost – hirurogeita bat. Gauzak horrela, kontuan izanda biharko prentsaurreko bat antolatu dutela beste berri on bat aurkezteko, eta honaino irakur daiteke, estreinaldi ezinhobea, zizurtarrena denboraldi hasiera honetan.  

Beste aldetik Nafarroa Basket gizonezko taldea ere ligan estreinatzen zen eta garaipena lortu zuen etxetik kanpo ere Kantabriaren aurka 14 puntuko diferentizagatik. Orduan, dena albiste onak saskibaloian

Eskubaloian hiru garaipen eta porrot bat izan genuen

Lagunak emakumezko eskubaloi taldeak jaso zuen porrota etxean Kastro Urdialesen aurka (24-26) baina zilarrezko ohorezko mailako multzo berean Loyolak Zarautz irabazi zuen gol batengatik eta Gurpea Beti Onak taldeak gauza bera egin zuen Logroño Sportin Errioxaren aurka, gol bakarrarengatik ere bai.

Gizonezkoen Asobal ligan Helvetia Anaitasunak bigarren garaipen jarraitua sinatu zuen Iruñetik urrun, jardunaldi honetan, Angel Ximenez Puente Genil irabaziz. 22-27

Errugbia martxan dugu ere bai. La Unica emakumezko errugbi taldeak Ordizia irabazi zuen arazorik gabe eta gainera, ia ia gaizki jokatzen. Distiratu gabe nafarrek gipuzkoarrak irabazi zituzten berrogeita zazpi – hamar Nafarroako Unibertsitateko instalazioetan. Aurten ere gure nesken ibilbidea jarraituko dugu ea amestutako igoera lortzen duten.

AGENDA

Ardoi emakumezko saskibaloi taldearen lehendabiziko partiduaz gozatu ahalko dugu Zizurren, herriko udal kiroldegian larunbatean zortziak laurden gutxietan Avilesen aurka.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!