Pentsona bat hil da, gaur arratsaldean, PA-30 Iruñeko ingurabidean auto istripuz. 18:25ean gertatu da ezbeharra, autoa errepidetik atera eta irauli egin da, Artikako sarreran. Taxi zerbitzua eskaintzen duen autoa zeraman hildakoak, eta bakarrik zihoan. Udaltzaingoa eta foruzaingpa trafikoa arautzen ari da, eta Guardia Zibila arduratu da istripuaz.
Taxoare parean, halaber, beste istripu bat izan da errepide berean. Autobus batek matxura izan du, eta auto pilaketak daude A15ean.