Iñaki Montes, kadete kategoriako estatu mailako txapelduna binakako modalitatean

Euskalerria Irratia 2018ko ira. 26a, 19:17

Ekainean irabazi zuen titulua Iruñean eta maiatzean Badajozen lehen postuan gelditu zen 16urtetik azpikoen kategoriako banakako lehiaketan.

Kirol Txiki, Esfortzu Handi! saioan joan den asteburuko emaitzak, agenda eta elkarrizketa interesgarria ekarri dizikigu Mikel Nabarrok. Gure aste honetako protagonista Iñaki Montes tenis jokalari gaztea izan da.

 

Iaztik azpimarratzen ari gara Tenisa ere sasoian dagoela gure komunitatean. Hainbat aldiz txapeldun gazte baten izena azpimarratu digu eta gaur Irrintzi Plazara etorri zaigu. Iñaki Montesek 15 urte dituen arren, absolutu kategoriako txapelduna da bigarren aldiz, estatu mailan ekainean kadete kategoriako Espainiako txapelduna izan zen binakako modalitatean, Espainian zehar ospa handiko txapelketak irabazten ari da

 

Emaitza bikainak Europako lehiaketetan baita etxean bertan ere

- Arku Tiroan: Encarna Garrido eta Jose Luis Iriarte Europako 3Dko Txapeldunordeak izan dira. Encarna banakako modalitatean eta taldekako lehiaketan Espainiako Selekzioarekin. Gotenburgon (Suedia) lehiatu zen eta modalitate polita da basoan 3 Dimentsioko plastikozko animaliei jaurtitzen dietelako.

 

-Pistako txirrindularitzan: Espainiako Txapelketak lehiatuak izan ziren Valentzian eta bertan Juan Peralta Espainiako Txapeldun izendatu zen seigarren aldiz bi urrezko domina irabaziz. Emakumeen lehian Gudane Araiz eregaraile izan zen 23 urtez azpiko bi kategoritan azkarrena izanez.

 

-Saskibaloian joan zen astean azpimarratu genuen Emakumezko Kopako Finala eta Mutilbasket Aranguren Mutilbasket taldeak Lagunak irabazi zuen 66 – 56. Emakumezko saski baloi nafarraren festa ospatu zen lehiaketa nazionaletan parte hartzen duten talde guztiak aurkeztuz Zizur Nagusian.

 

-Mendi lasterketetan Nafarroako Kilometro Bertikalaren Txapelketa izan genuen igandean Uharte Arakilen eta Beriainen artean: Uxue Loizu eta Mikel Beunza Nafarroako txapeldunak izan ziren kategoria nagusian, Izaskun Sanz eta Tedy Garzón beteranoan eta Txurregi klubarik azkarrena izan zen.

 

-Automobilismoan Eizmendik eta San Juanek Nafarroako Zirkuituko 4. Rally-a irabazi zuten Los Arcosen, 84 taldek parte hartu zuten eta Iñaki Teixeira eta Carmelo Moline lehendabiziko nafarrak izan ziren Nafarroako Txapeldunak izendatuz.

 

Agenda:

 

-Gizonezkoen Nafarroako Saskibaloi Kopa igandean, hilak 30, Sarrigurengo Maristen Ikastetxeko Kiroldegian.

-Parapente nafarraren denboraldiaren amaiera festa Belagoan gozatu ahalko dugu, bai larunbatean bai igandean non Parapente XXV. Kontzentrazioarekin batera Nafarroako Txapelketako eta Iparraldeko Ligako sari banaketa ospatuko dira.

Erlazionatuak

Iñaki Montes tenis jokalaria

Euskalerria Irratia 2018 ira 25 Iruñerria

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!