Inguruko hagaztiak ezagutzen ikastaroa eskainiko du Berriozarko Natueskolak urriaren 4 eta 6an, euskaraz. Matrikula 10 eurokoa izanen da.
Irakasle lanetan Gabi Berasategui arituko da. Ornitolan izeneko kabinete teknikoan lan
egiten duen biologoa da. Ornitolanek datuak jasotzen ditu mendian ikerketa zientifikoak
bideratzeko eta, datu horiek jendeari hurbiltzeko asmoz, helduentzako zein nerabe
edo umeentzako ikastaroak, txangoak eta abar prestatzen dituzte.
Edukia: Teoria: Identifikazio tailerra, inguruko hegaztiak ezagutzeko.
Praktika: irteera txoriak edo horien aztarnak, ohiturak, doinuak etab. ezagutzeko
asmoz.
Helburuak: inguruko txoriak ezagutu naturarekiko loturak handitzeko, txorien
euskarazko izenekin ohitu eta interes bereko jende euskalduna bildu.
Norentzat: Inguruko hegaztiak eta horien ohiturak, aztarnak etab. ezagutu nahi
duen edonorentzat.
Sei tailer gaztelaniaz
Honekin batera beste sei tailer eskainiko dituzte Berriozarren urria eta azaroan zehar:
PERFUME NATURALAK, Maika Heras
KOSMETIKA NATURALA, Maite Palacios Ranera
BRETAINAKO KREPEAK ETA GALETTEAK. ERREZETAK, ELABORAZIOA
ETA DASTAKETA, Katy Albacete
XABOI NATURALA, Maite Palacios Ranera
ERABILERA ANITZEKO GARBITZAILEA ETA AIRE FRESKAGARRI
NATURALA, Maite Palacios Ranera
PAPEREZ EGINDAKO SASKIAK ETA APAINTZEKO ALEAK, Gloria Barón.