‘Aniztasuna landuz, LGTBIfobia gainditu’, ‘Gradu bukaerako lana eta lan akademikoetan trebatzen’, ‘Bileren dinamizaziorako teknikak’, ‘Psikomotrizitatea, mugimendu eta jolas librea’ eta ‘Itzulpengintzaren hasi-masiak irakasleentzat: hainbat baliabide eta gako’ dira aste honetan berean hasiko direnak. Gerora, urrian eta azaroan zehar beste bost eskainiko dira: ‘Proiektu bidezko metodologiak’, ‘Adimen Anizkunen teoria: begirada aldaketa’, ‘Hizkera argia administrazio elektronikoaren garaian’, ‘Haur eta gazteen transexualitatea ulertzeko gakoak’ eta ‘Emozioen kudeaketa eta manipulazioa’.