Irrintzi plaza 2018-09-24

Euskalerria Irratia 2018ko ira. 24a, 18:16

Astelehenero bezala, Eneko Villegasek albiste on bat  ekarri digu. Lapikoen artean murgildu gara gero, Edorta Salvadorrekin ogiaren mitoak aztertu ditugu. Ainhoa Vitoriak abesti gaztea proposatu digu Twenty One Pilots taldearen My Blood. Texas hobe ezagutzeko aukera ere izan dugu Samuel Ziaurrizekin. Julen Zelaietak Baztan-Bidasoa inguruko berriak gerturatu dizkigu, eta Gontzal Agotek Donostiako Zinemaldiko azken abisteak. Martin Juanenarekin kirolak asteburuan utzi diguna errepasatu dugu. UEUko udazkeneko programazioaren berri izan dugu, eta Mikel Bujandak Eusko Ikaskuntzaren 18. kongresua gerturatu digu. Irrintzilari Uxue Razkin izan dugu. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!