Irrintzi Plaza 2018-09-20 Euskaraldia

Euskalerria Irratia 2018ko ira. 20a, 18:09

Euskaraldia: 11 egun euskaraz ariketa sozialean parte hartzeko norbanakoen izen-emate epea ireki dute gaur, eta bertatik Zentral Aretotik egin dute Irrintzi Plaza. Nafarroako Topaguneko arduradun Oskar Zapata eta Euskaraldiko koordinatzaile Arrate Ilaro izan dira lehenengo gonbidatuak. Euskaraldiako Nafarroako sustatzaile Larraitz Amadoz eta Iruñerriko sustatzaile Orreaga Zubeldia eta Iñaki Sagardoi ere pasa dira mikrofonoen aurretik.

Herrietan nobanakoek egiten ari direnlana ezagutzera emateko Burlata, Berriozar, Iruñea, Eguesibar, Lizarra, Imotz eta Basaburuako batzordeetako kideak elkarrizketatu dituzte. Euskal Herriko dinamika da Euskaraldia, eta ikuspegi orokor hori islatzeko Jenofa Berhokoirigoin Ipar Euskal Herriko Euskaraliko koordinatzailea, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarko kontseilaria eta Elena Laka Topaguneko burua ere izan dira. Tartean, gainera, Urko Aristi eta Pantxika Lamur ere agertu dira. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!