Igandean Zizur Nagusian jokatuko da emakumezkoen sakibaloi Nafarroako XIX Koparen finala. Emakumezko talde nafar bakarra izanen da Ardoi saskibaloi ligaren bigarren mailan. Iaz mailaz igo zen talde honetako kidea da Garazi Misiego. Aurreko denboraldian kapitaina izan zen eta aurten, aldiz, arituko da lanean entrenatzaile gisa. Harekin mintzatu da Mikel Nabarro, “Kirol txiki, esfortzu handi”saioaren deboraldi berriko lehen atalean.
Honetaz gain, aktualitateko hainbat ekarri digu Nabarrok.
-Lekualdatzea Navarra Arenara
Albiste nagusiena da egun hauetan. Pixkanaka-pixkanaka federazio gehienak mugitzen ari dira Paulino Caballerotik Navarra Arenara, eta printzipioz espero da ostegun honetatik, hilak 20, jende-aurreko zerbitzua berreskuratzea. Eraikin erraldoi honek aukera ugari ditu nafar kirolarentzat, bisita gidatuak antolatu dira herritarrentzat, ekitaldiak hasiko dira ospatzen, pilotak estreinatuko du Codere Master txapelketako finala ospatuz… Azkenik, erabiltzen ari da, garrantzitsuena dela.
-Uda oparoa emaitzen aldetik:
-Mediterraneoko jokoetan: Nico Quijera jabalinistak urrezko domina eskuratu zuen, Oihan Sancet ere txapeldun izan zen Espainiako Futbol Selekzioarekin, eta alde batetik Aintzane Gorriak borrokaldian, eta bestetik Antonio Bazanek, Iosu Goñik eta Sergey Hernandezek eskubaloian brontzezko domina irabazi zuten.
-Izaskun Oses lehiaketara itzuli zen ama izan eta gero, eta atleta paralinpiko nafarrak brontzezkoa lortu zuen Europako Txapelketan. Maitane Melero bederatzigarren izan zen Berlinen ere bai.
-Abiadurako Irristaketan nafarrek distiratu zuten bai Munduko Txapelketan bai Europako Txapelketan. Haien artean Ioseba Fernandezek historia egin zuen berriro, Maite Ancin eta Maialen Oñate neska hoberenen artean egon ziren, Ivan Galar sendo dator junior kategorian… sasoian dago irristaketa nafarra.
-Oscar Rodriguez burlatarrak etapa bat irabazi zuen Espainiako Biran
-Amaia Osabak zilarrezko domina K2ren Munduko Maratoi txapelketan
-Joandako asteburuan izandako emaitzak birpasatuz:
- Baron eta Insausti Larruzko paletako nafarroako txapeldunak izendatu ziren Labriten
-Aizkoran: Vicente, Larrañaga, Atutxa, Otaegi, Otaño eta Azurmendi Labriten urriak 28 lehendabiziko aldiz izango den Euskadiko Txapelketako finalerako sailkatu ziren.
-Badmintonen, Amaia Torralbak garaipen bikoitza sinatu zuen denboraldiaren estreinaldian Granadan bi urrezko domina irabazi eta gero banakako eta binakako 15 urtez azpiko kategorian.
-Arrantzan: Jon Gonzalez Nieto arrantzalea, 15 urtez azpiko Espainiako Txapelduna izan zen Ciudad Realen izandako lehiaketan eta Munduko Txapelketarako sailkatu da.