Etxetik botatzeko asmoz zerraila aldatu diote familia bati Atarrabian baina berriz sartzea lortu dute

Euskalerria Irratia 2018ko ira. 18a, 12:40

>Agindu judiziala iritsi zaio familiari bigarrenez eta behin betikoa da. Etxea utzi beharko dute. 
>Atarrabiako alkateak nabarmendu du saiatu direla laguntzen eta premia handienean zeudenean ere larrialdietarako laguntzak eman dizkietela. 

Etxerik gabe geratu da familia bat Atarrabian. Hiru adin txikik ez dute alternatibarik izanen gaurtik aurrera etxe batean bizi ahal izateko. Familia horren bizilagun batek azaldu du egoera zein den:" Duela lau urte iritsi ziren Atarrabiako eraikin honetara. Hutsik zegoen etxebizitzan sartu eta bertan izan dira bizitzen. Diru sarrerarik gabe ziren hasieran. Orain bermatutako errenta jasotzen ari dira. Diru-sarrerak dituzteneik saiatu dira alokairua ordaintzen", nabarmendu du. 

Familiak salatu du Bilding Center Caixa Bank bankuetxearen eraikuntza enpresak, alokairurako kontratua egin ziela, baina, kontratu okerra izan zela. Bigarren aldiz jaso dute etxetik kanporatzeko agindua eta oraingoan, behin betikoa izan da. Foruzainak izan dira familia babestera hurbildu direnak ate ondotik baztertzen eta zerraila aldatzerako unean hurbildu dira polizia judizialak eta epaile judizialak.

Babesa jaso dute Udaletik

Atarrabiako Udaleko alkatearekin ere hitz egin dugu Euskalerria Irratian. Mikel Oteizak nabarmendu du herrira iritsi zirenetik laguntza eskaini dietela. "Larrialdietarako laguntzak eskaini dizkiegu eta orain Bermatutako Errenta ere jasotzen ari dira gizarte zerbitzuetako langilearekin aritu direlako hartu emanetan", azaldu du. Etxebizitza programaren barruan dago familia, Nasuvinsan izen emanda eta aukera guztiak aztertu dituztela ere nabarmendu du Oteizak. Gaineratu du Atarrabian ez dutela etxebizitzen inguruko eskumenik Udalean, ez dagoelako etxebizitza sailik une hauetan. Familairekin elkartu direla esan du eta saiatu direla hilabete bateko luzamendua eskatzen, baina, agiandu judiziala iritsi da gaur. Aholkularitza zerbitzua ere badu Atarrabiako Udalak hain zuzen ere kasu hauek ekiditeko. Familiarekin aholkularitzako kideak egoteaz gain abokatua ere izan dela argitu du Oteizak. (Entzun Oteizari egindako elkarrizketa behean:)

Erlazionatuak

Mikel Oteiza, Atarrabiako alkatea

Euskalerria Irratia 2018 ira 18 Hiru Herri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!