Su eman diote genero indarkeria gaitzesteko irudi bilakatu den esku gorriari

Euskalerria Irratia 2018ko ira. 14a, 10:42

Goizaldean Antsoainen, Rafael Alberti plazan, izan da erasoa. Gasolinaz bete dute esku gorria eta su eman diote ondoren. Suhiltzaileak izan dira itzaltze lanetan. 

Festetan murgilduta dago Antsoain. Goizaldean erasoa jasan du genero indarkeriaren kontrako ikur bilakatu den esku gorriak. Gasolinaz zipriztindu eta su eman diote ondoren. Suhiltzaileak izan dira gerateraren berri eman dutenak. 2:15ean izan da erasoa eta esku gorriaren ondoan, lurrean idatzita irakur zitekeen, "gizonezko guztiak ez gara berdinak". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!