Zubiarte Euskaltegi Publikoak izena emateko epea zabalik du irailaren 5 arte

Euskalerria Irratia 2018ko abu. 31a, 11:59

Nafarroako Hezkuntza Departamentuko Zubiarte Euskaltegi Publikoak 2018-2019 ikasturterako maila ezberdinetako hainbat ikastaro antolatu ditu.

Matrikula epea zabalik da 16 urtetik gorako herritar ororentzat. Gainera, Unibertsitatekoak ez diren beste irakasle denek ikastaro hauek egin ahalko dituzte dohainik, euren eskola ordutegitik kanpo baina beren formazioaren baitan.

Zubiarte Euskaltegiak maila guztietako ikastaroak eskaintzen ditu: A1, A2, B1, B2, C1 eta EGA, ordutegi hauetan: 09:15-11:45, eguerdian, 17:00-19:30 eta 19:30-21:30 eta hurrengo modalitate hauetan:

-4-5 ordu astean: maila guztiak: A1, A2, B1, B2, C1 eta EGA. Aukeran astelehen eta asteazkenean edo astearte eta ostegunean.

-4 ordu astean: Mintzamena B2 Zubiarten. Eta Kanpoko ikastaroak (Antsoain eta Orkoien), 17:00-19:00

-6 orduko ikastaroak: Autoikaskuntza, bi orduko mintzamena Zubiarten eta 4 orduko lan-konpromisoarekin on-line. Maila guztiak A1, A2, B1, B2, C1 eta EGA

-6 orduko ikastaroak. Ikastetxeetan, eguerdian. Bai ikastetxeetako gurasoentzat, bai jende guztiarentzat.

-10 orduko ikastaroak: Maila B2, astelehenetik ostegunera, goizez.

Izen-ematea Zubiarte Euskaltegi Publikoaren web orrian, edo Uharteko Zubiarte kalea 13an. Informazio gehiago 848 43 10 10 telefonoan edo euszubia@educacion.navarra.es posta elektronikoan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!