Kultur etxearen ondoan dago Burlatako parke berria. Besteengandik desberdina da, besteak beste, estalpea duelako. Euria egiten duenean ere haurrek aukera izanen dute jostaketan aritzeko. 2017an aurrekontu parte-hartzaileak jarri zituzten abian herrian eta proiekturik babestuena horixe izan zen: estalitako parke bat sortzearena. 75.000 euroko aurrekontua izan zuen hasieran eta azkenik 100.000 euroko inbertsioa behar izan dute.
Berriozarren eta Artiberrin ere badute halakorik
Aurretik izan dira beste herri eta auzoak halakoak estreinatu dituztenak. Berriozarrek eta Artiberrik badituzte haurrek jolasteko parke estaliak ere.