Dani Martirena eta Ana Ibañez izan dira aurtengo Etxepare sariaren irabazleak

Euskalerria Irratia 2018ko eka. 19a, 13:15

Ana Ibañez eta Dani Marirena gaur Galarko Cordoban eginiko sari emate ekitaldian.

‘Cosimoren katiuskak’ izeneko lanean haurren naturan jolasteko aldarria egiten dute egileek. “Garabi gutxiago eta zuhaitz gehiago” behar direla parkeetan adierazi du Dani Martirena idazlea eta kazetari legasarrak.

19 lan aurkeztu dira aurten 22 toki entitatek eta Pamiela argitaletxeak antolatzen duten Etxepare sari honetara. Lehiaketa hau 2004an sortu eta 2006an erabaki zuten haren helburua haurrentzako album ilustratuak sortzea izanen zela.

Aurtengoa argitaratzen duten hamabigarren albuma izanen da.

Lan honetan Dani Martirena idazle eta kazetari legasarrak testuak egin ditu eta Ana Ibañez bere bikotekideak ilustrazioak. Ez da lehen aldia elkarrekin lan egiten dutena, izan ere bi liburu haien kabuz argitara emanda dituzte eta. Etxepare lehiaketahonetan ere ez dira berriak, hau baita aurkezten diren bostgarren aldia.

Epaimahaian Leire Bilbao idazlea, Leire Salaberria ilustratzailea eta Asun Agiriano haur bibliotekaria izan dira. Haien esanetan lan honetan poesia, umorea eta jolasa biltzen dira haurrek naturan jolasteko duten eskubidea aldarrikatzeko. Honetarako Italo Calvinoren ‘Il barone rampante’ liburu ezagunaren erreferentzi a erabili eta gaurkotu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!