Nerea Bermejo atleta etxera bueltan, Missourin urte bete eman eta gero

Nerea Bermejo atleta etxera bueltan, Missourin urte bete eman eta gero

Estatu Batuetako hamar unibertsitatek aukera eman zioten haiekin ikastera eta kirol egitera  joateko. Han erraztasun handiak izan ditu ikasketak eta atletismoa uztartzeko.

Grupo Empleo Atletismo taldeko kidea da 19 urteko zizurtarra. Urte bete eman du Estatu Batuetako unibertsitate batean osasun zientziak ikasten eta lasterrean. ‘Kirol txiki, esfortzu handi’tartean berarekin hitz egiteko aukera izan dugu.

Elkarrizketa interesgarri honetaz gain, joan den asteburuko emaitzak eta agenda ere ekarri dizkigu Mikel Nabarrok, ohi bezala.

 

ARETO FUTBOLEAN

Txantrea Emakumezko Taldeak berdinketa lortu zuen Femisport Palauren aurka larunbatean Arrosadian. Lehia handiko partida izan zen, nafarrak hasi ziren galtzen baina, azkenik Rebeca Continek sartu zuen berdinketaren gola eta horrela, datorren asteburuan Lehenengo Mailara igoera Sabadellen lehiatuko da. Ea Txantreak lortzen duen Lehenengo Mailara itzultzea. Zorte on neskak!

 

EMAKUMEZKOEN ZELAIKO FUTBOLEAN larunbatean ere denboraldia amaitu zen

Berriozarrek eta Mulierrek elkarren kontra jokatu zuten IMQ Kopako finala eta Mulierrek irabazi zuen partidaren azken momentuan Irati Igoak sartutako Solari esker. Iratik bere taldearen bi golak sartu zituen eta Berriozarrena Estik lortu zuen. Dena den, egun garrantzitsua emakumezko talde nafar guztientzat Peña Sporten 25. urteurrena ospatu zelako Tafallako San Frantzisko zelaian. Neska futbolari aitzindariek merezitako omenaldia izan zuten partidaren hasieran. Gaur egun nesken futbola sasoian dago, eta haiek egindako lehendabiziko pausoei esker da. Orduan, zorionak guztiei!

 

ESKALADAN EMAKUMEAK ERE PROTAGONISTAK IZATEN ARI DIRA

Nafarroako Eskalada Selekzioak parte hartu zuen Zaragozan izandako Espainiako Zailtasun Garaikurrako lehendabiziko proban. Neska eta mutilek kategoria guztietan jokatu zuten, hau da, 16 urtez azpikoan, 18 urtez azpikoan, 20 urtez azpikoan eta absolutuan. Ba Muriel Ruiz de Larramendik lehendabiziko postua lortu zuen 20 urtez azpiko kategorian eta hirugarrena absolutu kategorian. Muriel distiratzen ari da kirol honetan eta gogorazi behar dugu 2020an Eskalada kirol olinpikoa izango dela.

Beste aldetik,Pablo Ariza nafarra lehenengo sailkatua izan zen Valladoliden lehiatutako Kluben Arteko Ipar Skiko Espainiako Txapelketan. Badirudi egun euritsua izan zenez, ba nafarra, txapeldun. (kar, kar)

 

ATLETISMOAN

Kontatu behar dugu Manu Quijerak 23 urtez azpiko Mediterraneoko Jokuetako urrezko domina lortu zuela jabalinan. Dakigunez, Quijera anaiek maila handia dute, pasa zen astean kontatzen genuen helduenak, Nicok Espainiako bigarren markarik onena lortu zuela Europako txapelketarako sailkatuz, ba aste honetan, bere anaia Nico hoberena izan zen Tarragonan. 23 urtez azpiko topaketa honetan Miren Bartolomé atleta nafarra laugarren izan zen pertigan. Gertutik jarraitu behar ditugu izen hauek hemendik gutxira Joku Olinpikoetan ikusi ahalko ditugulako.

 

 

AGENDAN

Adi egon beharko dugu ea Txantreak igoera lortzen duen asteburu honetan. Femisport Palauren aurkako partida larunbatean Sabadellen seietan izango da.

Erlazionatuak

Nerea Bermejo

Iruñerria