“Los Hollister” bezalako proiektu berriaren aurkezpena, aspaldiko “Zea Mays” talde arrakastatsuaren kontzertu handia eta abar izan dugu edizio honetan. Maiatzaren 5ean izan zen lehendabiziko kontzertua eta larunbat honetan azkena. Oraingo honetan eguerdiko 12:30etan izanen da, Bermout kontzertua. “Párockos” eta “Hura” taldeak arituko dira. Talde horretako Claudia Rodriguez eta Jon Sesma zuzenean aritu dira Euskalerria Irratiko estudioetan. Mikel Morras, jaialdiko antolatzailearekin, etorri dira. Morrasek aurreratu digunez, datorren urtean Maiatza Rokek 25 urte beteko du eta dagoeneko zerbait berezia prestatzen ari dira.