Joan den asteburuan Megacalzado Ardoi Emakumezkoen Saskibaloi Taldeak igoera lortuta, datorren urtean emakumezkoen bigarren mailan arituko da.
Honetaz gain, beste hainbat kiroletako emaitzak eta agenda hartu ditu hizpide Nabarrok.
ATLETISMOAN
Nola dauden neska kirolariak! Egun hauetan nik uste gure emakumeak, gizonak baino arrakasta gehiago protagonizatzen ari direla. Hausnarketa pertsonala da baina hurrengo protagonistarena kontuan izanda… ez dakit errealitate hutsa den.
Maitane Melerok berriro bere marka pertsonala gainditu zuen Londresen joan zen asteburuan izandako kopan eta Europako Txapelketarako sailkatzeko gutxieneko denbora izan zen ere bai. 10 mila metroko proba korrika egingo dut abuztuan Berlinen eta Grupompleo Pamplona taldeko korrikalariarena kontatzeko, adjetiboen falta nabarmentzen hasi gara. Benetan historikoa lortzen ari dena eta seguraski beraz hitz egiten jarraitu beharko dugula.
MENDI TRAIL-EN
Eta pistetatik mendira. Nafarroako Mendi Lasterketen Selekzioa parte hartu zuen Espainiko Kilometro Bertikaleko Txapelketan, maiatzaren 20an Arredondon. Lasterketa gogorra honetan korrikalariek maila ona erakutsi zuten eta Mikel Beunza Espainiako Txapelduna bilakatu zen, kategoria beteranoan, eta kategorian nagusian, 3. Postuan sailkatu zen. Lucia Oscoz, 4. izan zen promesen lehian, orduan, zorionak espedizio nafar osoari!
ARETO FUTBOLEAN
Nahiz eta asteburua gaizki hasi Xota eta Ribera Navarra titulurako play off-etik kanpo geratu zirelako, emakumezkoen 2. mailako aurre-azkeneko jardunaldian Txantrea Igoera Faserako sailkatu zen eta Ohorezko Mailara itzultzeko berriro borrokatuko du. Adi egonen gara kontatzeko noren kontra jokatuko duten nafarrek.
PILOTAN
Noaingo Jai Alai taldeak eskolen arteko txapelketa irabazi zuen etxean. Ekitaldi polita izan zen. Hainbat herritako kimu kategoriako puntistak elkartu ziren, Noainetik, Cabanillasetik, Berriozartik, Markinatik, Zumaiatik, Mutrikutik… hau da jai alaien tradizio handiko eskolak, eta nafarrak hoberenak izan ziren. Daorren ekainaren 2an eskola hauetako haur kategoriako pilotarietaz gozatu ahalko dugu Noaingo frontoian.
AGENDAN
Eta azkenik abisu bat eman nahi nuke. Dakigunez, Arga ibaiako Dona Engrazia presa apurtu eta gero Nafarroako Arraun Klubaren aktibitatea arriskuan dago. Zailtasun handiak izango dituzte datorren denboraldian bizirik irauntzeko eta animatzen dute bihar gaueko 9etan bere egoitzan izango duten batzar orokorrean parte hartzera, guztien artean, konponbideak lortzeko.