‘Harritik hazia’ antzezlana Atarrabian

Euskalerria Irratia 2018ko mai. 23a, 18:06

Oroimen historikoan oinarritutako herri-antzezlana da Beran prestatu duten hau. Atarrabiako Kultur Etxean izanen dira ostiralean, 20:00etan. 

Bortziritako adin ezberdineko antzerkilari talde batek 1936an Beran gertatutakoaz antzezlan prestatu dute gerrari buruz gogoetak probokatuz. 1936ko uztailaren 19an armada golpista Bortzirietan sartu zen, Irungo biderantz segitzeko asmoz. Baina erresistentzia errepublikanoak Endarlatsako zubia suntsitu zuen, faxisten martxa oztopatuz. Hauek, errepresalian, Berako errepublikaren aldekoen emazte eta seme-alabak atxilotu eta herio mehatxupean herritik kanpora joatera behartu zituzten. Orduan, gertaera horiek antzezterakoan, “non ote da emakumeen historia” galdera egin du antzezlan taldeak eta emakumearen egoerari eta bizi nahi dugun munduari buruzko gogoeta aktiboa piztu du galderak.

Antzerkia, zuzeneko musika eta bertsoak bateratzen dituen ikuskizuna da hau.

Estrenaldia Beran egin zuten joan den urteko uztailean. Orain Iruñerrira ekarriko dute lana eta ekainaren 2an Arantzan eskainiko dute berriro.

Atarrabiako emanaldia ostiralean izanen da, maiatzaren 25ean, 20:00etan Atarrabiako Kultur Etxean.

Zuzendari lanetan Ramon Albistur aritu da, Esther Carrizok Adierazpen lana egin du eta Mikel Tabernak testua. Hirurak izan dira Irrintzi Plazan honetaz soalasean.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!