Goizeko 11.30etatik aurrera Zumba eta spining saioak eginen dira eta honetaz gain, puzgarriak, tonbola, erraldoiak eta txistor jatea ere eginen dira. Nerea Iriarte kiroldegiko kudeatzaileak ideia bertako langileengandik sortu zela azaldu digu, eta Amaia Barbero ADANOko psikologoak, bestalde, zertan inbertitzen duten halako ekimen solidarioetatik iristen zaien laguntza ekonomikoa.
