Tartaria II denboraldia

TARTARIA 10

Euskalerria Irratia 2018ko api. 12a, 20:58

Gaurko atalean, besteak beste, Fermin Zuzitola hiri buruzagiko detektibe pribaturik onenaren afera. Onena eta bakarra.

Bere laguntzaile Tirapu doktorearekin batera, Fermin Zuzitolak ez du misteriorik ebatzi gabe utziko.

Iruñeko herria aztoratu du azken egunotan albiste beldurgarriak… Takonerako ahate guztiak desagertu dira dramatikoki… Luma batzuk baino ez dira geratzen, Takonerako estanke bakartien bazterretan...

Iruñeko umeak eta, legeari muzin eginez arratsero ogi apur lehor eta gogorrak botatzera doazen atso eta agureak, goibel dira oso. (doinua pixka bat hautsiz) Ez dizuet bada, esan Takonerako ahate guztiak desagertu direla?

Iruñeko udalak ezkutuko enkargua egin dio Fermin Zuzitolari… Non dira Takonera parkeko ahateak? Eta antzarrak? Eta zisneak? Eta errege paumak…? Bai izan ere horiek ere desagertu baitira...

Honezkero lanean jarri da Fermin Zuzitola… eta susmo guztiek Martiko pate fabrikara eraman dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!