Diru asko behar da spa-sport eta izotz pista mantentzeko eta Udalak uste du komenigarria litzatekeela eta aukera bat ere bai bizilagunei eurei galdetzea ia horiek mantentzeko nahia ote duten. Uharteko Udaleko osoko bilkuran aztertuko dute gaia.
1999. urtean Areacea udal-sozietatea sortu zen etxebizitza eta eraikuntza sektorearen goraldian. Enpresa hori izan da spa-sport eta izotz pista kudeatu dituena. 2013an onartu bezala Arecea sozietatea desegitea erabakita dago eta zalantzak beste alderdi batzuetan sortu dira: kirol instalazio eta zerbitzuak. EH Bildu, Geroa Bai eta Independenteak bat datoz herritarrei galdetzearekin, jakiteko, bizilagunak prest ote dauden edo ez zerbitzu horiek Udalak kudeatzeko.