Billabesetako gaueko zerbitzuetan emakumeek geldialdiak eskatzeko aukera aztertuko dute

Euskalerria Irratia 2018ko mar. 26a, 12:13

Iruñeko Udaleko Presidentzia batzordean onartu dute Iruñerriko Mankomunitateari eskaera hori egitea, alegia, azter dezala zein aukerak dauden gaueko autobus zerbitzuetan emakumeek non gelditu nahi duten esan eta bertan geldialdia egiteko. 

Gaueko billabesa zerbitzuetan emakumeek aukera izan dezatela nahi izanez gero geldialdi ofiziala ez den tokietan autobusetik jaisteko. Horixe da Iruñerriko Mankomunitateak aztertu beharko duena. Gaur Iruñeko Udaleko presidentzia batzordean onartu dute adierazpena: UPN, EH Bildu, Geroa Bai eta PSNk baiezko botoa eman diote eskaera hori egiteari eta abstenitu egin dira Aranzadi eta Izquierda-Ezkerra. Ideia da, hala eskatzen duten emakumeek aukera izatea ohiko geldialdia baino lehen, beranduago edo tartean jaisteko eta hartara, etxerainoko bidea laburragoa suertatzea. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!